GAUZATU-TURISMO (proiektu estrategikoak)

Azalpena

GAUZATU TURISMO Programa
 
Xedea:
Turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa. 
Onuradunak:
Enpresa txikiak eta ertainak (ETTak) 

Betebeharrak:

a) Ondorengo kategorietakoren batekoa izatea. Kategoria horiek Kontabilitateko Plan Orokorrean ezartzen dira (abenduaren 20ko 1643/1990 Errege Dekretuan jasotakoa), puntu hauetan:

– 206 Informatika-aplikazioak.
– 211 Eraikuntza-lanak (urbanizatzeko lanak eta lurrak higitzekoak ere barnean direla).
– 212 Instalazio teknikoak.
– 213 Makineria.
– 214 Tresneria.
– 215 Beste instalazio batzuk.
– 216 Altzariak.
– 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak.
– 218 Garraiatzeko elementuak.
– 219 Bestelako ibilgetu materiala.

Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» har¬tuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta ateratzen den balioa.

218 epigrafeari dagokionez, diru-laguntzak emango dira baldin eta horrelako aktiboak be¬har-beharrezkoak badira proiektua burutu ahal izateko.
Landetxeak sortzeko proiektuetan, ez dira diruz lagunduko titularrak bakarrik erabiliko dituen etxebizitzako aldeetan egiten diren in¬bertsioak.

Aipatutako 211 epigrafea konputatzeko, balio hauek hartuko dira oinarritzat: – Etxe osoa edo zati batzuk eraiki berriak direnean, eraikitze-lanen balioa hartuko da oinarritzat, lurren balioa kenduta. – Eraiki berria den eraikin bat, osoa edo zati bat, erosten denean, bere salerosketaren balioa baino ez da kontuan izango, lurraren balioa, zergak eta komisioak kenduta. – Establezimendua bestelako erabilerak izan dituen eraikin batean jartzen bada, eraikina turismoko establezimendu gisa atontzeko egin beharreko berrikuntza obren balioa hartuko da aintzat. Edonola ere, aktiboek zuzeneko lotura izan behar dute enpresaren helburu soziala den jarduerarekin. 2.– Talde bera osatzen duten enpresa edo baltzuen aktiboak erosteko egiten diren inbertsioak, aktiboak edo pasiboak, gutxienez, bere kapital sozialaren %25a diren inbertsioak, Saileko organoei berariaz jakinarazi beharko zaizkie eta kanpotik kontrolatutako auditorien bidez balioztatuko dira.    

 

Eskaera epea

2012-03-10-etik 2012-04-16-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : SPRI.