PERTSONA eta ENPRESA PARTE-HARTZAILEAK SUSTATZEKO programa (I+G+B eta esperimentazioko proiektuak)

Azalpena

Gipuzkoan, enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko programaren diru laguntzak

Xedea: Programa horren xedea da parte-hartzea eta balio sozial partekatua sustatzea enpresetan eta lurraldean, enpresa, gizarte eta lurralde eraldaketaren bidez, pertsonen, enpresen, gizartearen eta lurraldearen konpromisoa lerrokatuz.

Onuradunak:

a) Gipuzkoan dauden enpresak eta elkarte enpresarialak.

b) Gipuzkoan ordezkari gehien dituzten sindikatuak.

c) Gipuzkoan dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak

d) Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finantzatutakoak eta entitate horien eta unibertsitateen interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.

e) Gipuzkoako erakunde eta/edo elkarte estrategikoak, hezkuntza izaera, izaera ekonomiko-soziala eta tokiko eta/edo eskualdeko izaera dutelarik, zona bateko edo jarduera ekonomiko bateko agente egokiak edo funtsezkoak biltzen dituztenak, baldin eta horiek ikuspegi integrala garatze aldera elkarlanean aritzeko interesa badute eta ikuspegi integral hori garapen pertsonal, ekonomiko eta sozialaren aldeko konpromisoan oinarritzen bada.

Diru laguntzaren xede diren jarduerak: Jarduera hauek lagunduko dira: I+G+b eta esperimentazio proiektuak, eta dinamika, esperientzia, baliabide eta tresna berezien bitartez bizitza osoko ikaskuntzaren alorrean esku hartzeko politika publikoak zabaldu eta orokortzeko proiektuak. Erdigunean pertsona jartzen duten erakunde harreman mota berriak diseinatu eta garatzera bideratutako dinamikak, esperientziak, baliabideak eta tresna bereziak; giza- eta ingurumen-irizpideen erabaki eta prozesuetan txertatzea eta sartzea; eta lurralde protagonismoa lantzea prestakuntzako, gizarteko eta ekonomiako eragileek parte har dezaten, baldin eta jarduera hauen artean badira:

- Partaidetza bultzatzea (kudeaketa, emaitzak eta kapitala), antolakuntza modu berriak erabiliz, pertsona guztien erabaki ahalmena handitzeko enpresetan eta antolakuntzetan.

- Erakunde guztiaren adimen kolektiboaren garapenean oinarritutako erabaki mekanismoak ezartzea.

- Formula aurreratuetan esperimentatu eta esku hartzea, lantoki eraldatzaileak garatzeko.

- Pertsonentzako, enpresentzako eta lurraldearentzako funtsezkoak diren eskumenen garapena sustatzeko mekanismoak ezartzea, ikasketaren bidez aldeko testuinguruak sortuz, balio bereizgarria sortzea ahalbidetuz.

- Antolakundeetan kalitatezko enplegua eta lanpostuak sortzeko estrategiak sustatzea, eta etorkizuneko enplegua/lana eta enplegu iraunkorra aztertzea.

- Antolakundeetan pertsonen arteko elkarlana eta konpromisoa bultzatzen duten elementu ukiezinak indartzea.

- Gizarte eta lurralde beharrei, erronkei eta aukerei erantzuteko modu berriak bideragarriak izatea, tokian tokiko ekonomiaren abantailak eta pertsonen, enpresen eta lurraldearen ahalduntzearen aukerak optimizatuz.

- Enpresetako eragiketetan eta erabakitzeko prozesuetan, enpresako jende guztia –eta balio katea osatzen duten eragile guztiak, ingurua eta gizartea-, beren interes eta itxaropenekin, kontuan izateko konpromisoa eratzea.

- Erakunde, gizarte eta lurralde arloan esku hartzeko ereduak garatzea, zeinek gizarte, ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna jasotzen eta garatzen duten.

- Sozialki ebaluatu, balioztatu eta zabaltzea partekatutako gizarte eta lurralde balioa lortzeko garatu diren prozesuak. Erdigunean pertsona jartzen duten erakunde harremanen mota berriak garatzea.

Eskaera epea

2019-03-08-etik 2019-04-09-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna