SENDOTU programa - Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagaigintza eta landa garapeneko sektoreetan finantza-sostengu programa

Azalpena

Nekazaritzako, basogintzako, arrantzako, elikagaietako eta landa-garapeneko arloetan finantza-laguntza (Sendotu programa)

Xedea:
Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetako pertsona fisiko edo juridikoentzat, inbertsio-proiektuak finantzatzeko laguntza programa. Planteatzen diren laguntza-lerroak honako hauek dira:

a) Laguntza-lerro bat arriskua finantzatzeko, kotizatu gabeko enpresa txiki eta ertainentzako

b) Arriskua finantzatzeko laguntza-lerro bat, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan diharduten enpresei zuzendutako bermeak eskainiz, kobraezinak estaltzeko finantzazko Berme Funtsa duena

Onuradunak:
1.– Agindu honetako 1. artikuluko 2. paragrafoko a) letran aurreikusten den laguntza-lerrorako:

a) Enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak edo juridikoak, enpresa txiki edo ertain kotizatugabearen kategoria dutenak, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetakoak direnak, eta arriskuko finantzaketako hasierako inbertsioaren unean ondorengo baldintza hauetako bat behintzat betetzen dutenak:

? ezein merkatutan eragiketarik ez egin izatea;

? beren lehenengo merkataritza-salmentaz geroztik edozein merkatutan eragiketak egiten zazpi urte baino gutxiago eramatea;

? arriskuko finantzaketako hasierako inbertsio bat behar izatea; geografiaren edo produktuen aldetik berria den merkatu batean sartzeko asmoz egindako negozio-plan batean oinarrituta, inbertsio horrek azken bost urteko urteko negozio-bolumenaren batez bestekoaren % 50 baino gehiago izan behar du.

2.– Agindu honetako 1. artikuluko 2. paragrafoko b) letran aurreikusten den laguntza-lerrorako, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai edo landa-garapeneko sektoreetako kide diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

Eskaera epea

2017-11-01-etik 2018-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak