Azalpena
Bideratu Berria - Krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko Laguntza-Programa
Xedea: Bideratu Berria programaren helburua da laguntzetarako deialdia egitea eta laguntzok arautzea, krisialdian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko aurrerakin itzulgarri gisa.
Onuradunak: Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko, Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) baldintza hauek bete beharko dituzte: erauzketetako, eraldaketarako, produkzioko edo aurrekoei lotutako zerbitzu teknikoetako (produktu-prozesuari lotuak) ETE industrialak izatea, edota komunikazio eta informazioaren gizartearen arlokoak izatea, betiere krisi-egoeran badaude. Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko eskatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:
-
Eraginpeko lantokia eta/edo ustiaketa-zentroa izatea Euskal Autonomia Erkidegoan
-
Enpresa txiki edo Enpresa Ertaina izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan (EBAO, L124, 2003ko maiatzaren 20koa) enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz ezarritakoa edo gomendio hori ordeztu edo aldatzeko xedapenak betez
-
Laguntzak eskatu aurreko bi ekitaldietan, beheko bi baldintza hauetako bat betetzea, gutxienez: Ekitaldi bakoitzean zehar enplegatutako langileen batez besteko kopurua 40tik gorakoa izatea. Aktiboko partiden guztizkoak 1,5 milioi euroko zenbatekoa gainditzea. Urteko negozio-zifraren zenbateko garbiak 3,0 milioi euroko zenbatekoa gainditzea
-
Bereziki, agindu honen ondorioetarako eta Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzen gaineko Europako Erkidegoko zuzentarauetan (2014/C 249/01) aurreikusitakoaren arabera, enpresa txiki edo ertain bat krisiak jota dagoela ulertuko da ondoko hiru irizpideetako bat betetzen badu:
-
Erantzukizun mugatuko sozietate bat bada, harpidetutako kapital sozialaren erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz; hori gertatzen da, metatutako galerak erreserbetatik (eta sozietatearen funts propiotzat hartzen diren gainerako elementu guztietatik) kentzearen ondorioz metatutako zenbateko negatiboa handiagoa denean harpidetutako kapital sozialaren erdia baino;
-
Sozietate batean gutxienez bazkide batzuek sozietatearen zorraren gaineko erantzukizun mugagabea dutenean, kontabilitatean ageri diren euren funts propioen erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz;
-
Enpresa porrot edo kaudimengabezia prozeduran dagoenean edo bere Zuzenbide nazionalean ezarritako irizpideak betetzen dituenean porrot edo kaudimengabezia prozedura baten pean jartzeko, hartzekodunek hala eskatuta;
Talde bateko kide diren enpresak ezingo dira agindu honetan araututako laguntzez baliatu, salbu eta egiaztatzen bada enpresak dituen zailtasunak enpresarenak berarenak direla, eta ez direla taldearen barruko kostuen esleipen arbitrario baten ondorio.
Eskaera epea
2019-05-07-etik 2019-09-30-era
Sailak
-
Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
Xedea: Enpresa Berregituraketa
Eremua: Industria-antolamendua