ARTE PLASTIKO eta IKUSIZKOEN eremuan JARDUERAK SUSTATZEKO eta GARATZEKO dirulaguntzak. ARGITALPENEN modalitatea.

Azalpena

Arte plastiko eta ikusizkoen eremuak jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak. ARGITALPENEN MODALITATEA.

Diruz lagundu daitezkeen arloak eta jarduerak

  • Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada.
Onuradunak:

Agindu honen kargura dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte aginduan aurreikusten diren jarduerak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuek, beti ere agindu hau argitaratzean Euskadiko Autonomia Erkidegoan erroldatuta edo helbidea edo sozietate-egoitza badute eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean badituzte.

Ez dira lagunduko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen eskabideak, ezta ere fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak.

Eskaera epea

2019-03-05-etik 2019-04-04-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Azpisektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa