Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira:
1.-Prestakuntza jarduera hauek:
a) Gizarte-ekonomiaren arloko prestakuntzara bideratutako ekintzak (prestakuntza espezifikoa eta desberdindua), unibertsitate-eremuan edo/eta sozietateen eremuan kooperatibismoari edo lan-soizetateei buruzko ezagutzari hasiera emateko, perfekzionatzeko edo, oro har, ezagutza horretan gaitzeko.
b) Gizarte-ekonomiako enpresa bat diseinatzeko eta abian jartzeko ekintzak, unibertsitate-prestakuntzaren parte gisa, eta haren tutoretzaren pean.
c) Unibertsitate arteko ekintzak, gizarte ekonomiako elkarteen araudi-garapenekoak, EAEn araudi-eskumena dagoenekiko.
2.-Gizarte-ekonomiaren hedapen-jardurak. Honako hauek izango dira jarduera horiek:
a) Kooperatibei eta lan-sozietateei buruzko aldizkako argitalpenak editatzea.
b) 5.1 eta 5.2 artikuluetan aidrazten diren onuradunek antolatutako aldizkako jardunaldiak egitea.
c) Ekitaldi bereziak egitea gizarte-ekonomiako enpresa eta erakundeen ikusgaitasuna bultzatzeko, hala nola oroipen edota omenaldi egunak, sari berezien banaketak eta antzeko ekitaldiak.
d) Zabalkunde-jarduerak hainbat formatu eta euskarri grafikotan: irratia, prentsa, telebista, internet eta multimedia. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak emango du horien gaineko oniritzia, beti ere praktikara eramanda jarduerok izan dezaketen benetako eraginaren kuantifikazioa eta zenbatespena oinarri hartuta.
e) Gizarte-ekonomiako gaiak ardatz izango dituzten unitate didaktikoak sortzea, ikastetxeetan zabalkundea egin dadin. Horrez gain, material didaktikoa sortuko da, gizarte-ekonomiaren arloa EAEko eskola-curriculumean txerta dadin.
f) Euskal gizarte-ekonomiari buruzko narrazio bat eraikitzea, zeinak kontuan hartuko baititu arlo horren baitako familia edo ildoen identitate bereizia eta errealitatea. Halaber, eraldatze-tresnak sortzea izango du xede; tresnok pertsonaren garrantzia, enpresa-antolamenduaren demokrazia eta gizarteari egiten zaizkion ekarpenak nabarmenduko dituzte, beti ere enpresetan ezartzeari begira.
g) Gizarte-ekonomiaren euskal ereduari buruzko ikuspegi estrategiko globala sortzea, zeinak kontuan hartuko dituen printzipio europarren garapena eta Euskadiko gizarte-ekonomiaren errealitatea.
Agindu honen indarrez laguntza jaso dezaketen prestakuntza- eta zabalkunde-jarduerek aurten hasi behar dute, eta 2019ko ekainaren 30a baino lehen amaiturik egon behar dute.
2018-09-08-etik 2018-10-08-era