Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak
Diruz laguntzeko modukoak izango dira ondorengo atalen batean sartzen diren jarduketak:
a) Turismo-produktuak sortzeko eta merkaturatzeko laguntza. Pizgarriak ematea mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei (ETEak) edo horien arteko aldi baterako elkartzeei, Euskadiko turismo-produktuak diseinatzeko eta martxan jartzeko.
b) Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko jarduketak. Sektoreko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek egiten dituzten Euskadiko turismo-produktuak sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak bultzatzea, jarduketa horiek EAEko Turismoaren Marketin Plana 2017-2020en lerrokatuta badaude.
c) Turismo-proiekzioa duten ekitaldiak bultzatzea. Fundazioek, elkarteek eta kultura-, gastronomia eta kirol-arloko ekitaldiak antolatzen dituzten enpresek egindako ekitaldiak bultzatzea, baldin eta Euskadiren irudia eta turismo-kokapena sendotzen ez ezik ostatu-gauen kopurua handitzen ere laguntzen baduten.
2018-06-28-etik 2018-07-27-era