Azalpena
Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET
Xedea: Agindu honen helburua toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan tokirik badute:
- Turismo-negozioko eredu berriak sortzea.
- Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.
Onuradunak: Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten enpresek * eskuratu ahal izango dituzte; eta honako tipologia hauetako batean bilduta egon beharko dute:
a) Turismo-alojamenduko enpresak.
b) Sukaldaritza-arloko enpresak.
c) Bitartekaritzako turismo enpresak.
d) Turismo-garraioko enpresak.
e) Turismo aktiboko enpresak.
f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
g) Turismo-gidariak.
* Enpresa. Bere forma juridikoa edozein izanik ere, jarduera ekonomiko bat garatzen duen pertsona batek edo gehiagok sortutako edo eratutako elkartea edo erakundea; hau da, merkatu jakin batean ondasunak jartzen dituena edo zerbitzuak eskaintzen dituena.
Eskaera epea
2019-05-16-etik 2019-06-17-era