KSI BERRITZAILE programa (Berrikuntza Teknologikoa, Antolamendu Ereduaren Berrikuntza eta Finantza-gaikuntza) *2 deialdi

Azalpena

KSI - Berritzaile: KSI Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako programa

Xedea: Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako programa. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.

Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresen antolamendu ereduak berritu eta kudeaketa sistemak hobetzea da ardatz honen egitekoa, horren bidez lehiakorragoak izan daitezen.

Faseak:

  • 1. FASEA-KUDEAKETAREN DIAGNOSTIKOA
  • 2. FASEA-KUDEAKETAREN HOBEKUNTZA

Deialdiak:

  • 1. deialdia (1. Fasea I eta 2. Fasea): 2019/03/01 - 2019/03/29
  • 2. deialdia (2. Fasea bakarrik): 2019/06/24 - 2019/07/12

Onuradunak (sektoreak):

  • Arte eszenikoak (antzerkia eta dantza)
  • Musika
  • Kultura Ondarea (museoak, artxibategiak, kulturaguneak, galeriak)
  • Hizkuntzaren industriak
  • Ikusizko arteak (pintura, eskultura, argazkigintza)
  • Eskulangintza
  • Argitalpenak eta medio inprimatuak
  • Ikus-entzunezkoak (zinema, telebista,irratia, Internet)
  • Bideojokoak
  • Eduki digitalak (aplikazioak, eduki-softwarea)
  • Diseinua (produktuena, grafikoa, barruena, urbanoa)
  • Arkitektura
  • Moda (moda-osagarriak barne)
  • Goi-gastronomia (sorkuntza eta diseinua)
  • Publizitatea eta marketina

Eskaera epea

2019-03-01-etik 2019-03-29-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna