SMART MOBILITY INDUSTRY (Elektromugikortasun, Energia Biltegiratze eta Ibilgailu Autonomoa)

Azalpena

Smart Mobility Industry programa

Xedea: Programa honen xedea da Gipuzkoako enpresen eraldaketa sustatzea, beraien jarduera Smart Mobility Industry kontzeptuarekin erlazionatutako negozio-hobi berrietara bideratzeko, bereziki Elektromugikortasun, energia biltegiratze eta ibilgailu autonomoarekin erlazionaturiko jarduera sektoreetan.

Onuradunak:

a) Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako irabazi asmorik gabeko entitateak.

Diru laguntza hauetara enpresak bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke. Talde proiektuetan, entitate batek lidergoa hartuko du eta eskaeraren arduraduna izango da.

Eskaera epea

2019-03-05-etik 2019-05-15-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna