PILOTU programa - Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzen dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzak

Azalpena

Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzen dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko Pilotu programa

Xedea: Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak diseinatzen eta garatzen parte hartu nahi duten enpresa txiki eta ertainei zuzendua.

Onuradunak:

  • Agindu honetan jasotako laguntzen onuradun honako hauek izan ahalko dira: EAEn kokatuta dauden edo EAEn ekoizpen-instalazioa duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak), baldin eta indarreko nazioartekotze-plan estrategikoa badute eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartzeko finantzaketa behar badute; proiektu horien xedea izango da egiteko modu, metodologia edo proposamen berritzaileak probatzea –hasiera batean, eskala murriztuan egingo dira, eta, esperientzia horretatik abiatuta, baliteke gero bolumen handiagoko proiektuetan aplikatu ahal izatea.
  • Eskatzaileak onuradun izan ahalko dira, baldin eta atzerriko erakunde publiko batekin akordio bat sinatu badute; erakunde publiko horrek esperientzia pilotuaren xede den proiektua garatzeko eskumenak izan beharko ditu, bai eta proiektua abian jartzea zati batean finantzatzeko aurrekontua ere.

Eskaera epea

2018-05-03-etik 2018-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa