BIKAINTEK - Doktorego industrialak egiteko eta ikertzaileak hartzeko laguntzak arautzen dituen deialdia

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoan doktorego industrialak egiteko eta ikertzaileak hartzeko laguntzak 2018ko ekitaldirako arautzen eta horretarako deialdia egiten duena. Bikaintek programa.

Xedea: Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira:

  1. Doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko.
  2. Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kontratuak batera finantzatuz, 2020ko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.

Onuradunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan baztertutako sektoreetan dihardutenak izan ezik.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietan daudenak eta eskaera egiteko unean egiaztatu direnak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Eskaera epea

2019-03-07-etik 2019-05-21-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak