ARRANTZA eta AKUIKULTURA SEKTORERAKO laguntzak (FEMP)

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikultura sektorerako diru-laguntzak

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorerako 2016rako laguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduan (EB) aurreikusten dira.

Laguntzak hiru eremutan taldekatzen dira:

A. Arrantza jasangarria. 1. Berrikuntza. 2. Aholkularitza-zerbitzuak. 3. Ikerlarien eta arrantzaleen arteko elkarteak. 4. Giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala. 5. Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza. 6. Arrantza-ontzietan edo banako ekipoetan egindako inbertsioen segurtasuna eta osasuna. 7. Arrantza-jarduerak aldi baterako geldiaraztea. 8. Arrantza-jarduerak behin betiko geldiaraztea. 9. Arrantzak itsas ingurunean duen eragina mugatzea eta arrantza espezieen babesera mugatzea. 10. Itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntza. 11. Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. Itsasoko hondakinen bilketa. 12. Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. 13. Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Ontziko inbertsioak, kontu-ikuskapenak eta azterketa energetikoak. 14. Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Motorrak ordeztea edo modernizatzea. 15. Balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilera. 16. Arrantza-portuak, ontziratze-tokiak, lonjak eta ainguralekuak.

B. Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak. 1. Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak. 2. Merkaturatze-neurriak.

C. Akuikultura jasangarria. 1. Berrikuntza. 2. Akuikulturako inbertsio produktiboak: ekoizpena dibertsifikatzea, instalazioak hobetzea eta modernizatzea, produktuen kalitatea hobetzea, putzuak edo urmaelak leheneratzea. 3. Akuikulturako inbertsio produktiboak: baliabideen efizientzia, uren eta kimikoen erabilera gutxitzea, birziklatzeko sistemak. 4. Akuikulturako inbertsio produktiboak: efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriaren erabilera areagotzea. 5. Akuikultura-ustiategietarako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak. 6. Giza kapitala eta sareko lana sustatzea. 7. Akuikultura-ekoizpeneko eremuen indarra handitzea. 8. Akuikultura jasangarria lantzen duten akuikultura-enpresak sustatzea. 9. Abereen osasunari eta ongizateari buruzko neurriak.

Onuradunak: Arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako laguntzen onuradunak izango dira, laguntza motaren arabera, diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantzako elkarte profesionalak, arrantza sektorearen ekoizle-elkarteak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak eta erakunde zientifiko eta teknikoak.

Eskaera epea

2017-10-20-etik 2017-11-20-era

Sailak

  • Sektorea: ARRANTZA Azpisektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak