Ekintzaileentzako laguntzak
ENPRESA-JARDUERA BAT HASI ETA «PROIEKTUA EZARTZEKO» LAGUNTZA BEHAR DUTEN PERTSONENTZAKO LAGUNTZA EKONOMIKOAK
Xedea:
Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2018an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (PROIEKTUA EZARTZEKO LAGUNTZAK).
Diruz lagun daitezkeen jarduerak: Diruz lagundu ahal izango dira aktibo finko hauetan egiten diren inbertsioak, baldin eta jarduerarekin lotura zuzena badute:
a)Eraikuntzak (lokalak eskuratzea izan ezik).
b)Makinak
c)Instalazioak
d)Erremintak
e)Altzariak
f)Informazioa prozesatzeko ekipoak
g)Enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako garraio-elementuak. Hauek bakarrik egongo dira: Salgaiak garraiatzeko erabilitako ibilgailu mistoak. Kontraprestazio bidez bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak. Kontraprestazio bidez gidariei edo pilotuei irakasteko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak. Probak, saiakuntzak, erakustaldiak egiterakoan edo salmentak sustatzerakoan ekoizleek erabiltzen dituztenak. Merkataritza-agenteen lanbideari lotutako joan-etorrietan erabilitakoak. Zaintza-zerbitzuetan erabilitakoak.
h)Frankizia-kontratuak.
i)Aplikazio informatikoak.
j)Merkataritza-funtsa.
k)Eskualdatze-eskubideak.
Onuradunak: Enpresaburuak eta banako profesionalak.
2018-10-05-etik 2018-10-19-era