Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko diru-laguntzak
Xedea: Etxepare Euskal Institutuaren ohiko deialdien babesean diru-laguntzarik jaso ezin duten euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak eta proiektuak 2019. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo burutzeko diru-laguntzak emateko modua finkatzea.
Onuradunak: Honako ebazpen honek finkatzen dituen diru-laguntzak bertan aipatzen diren programa edo jarduera bereziak burutzeko asmoa duten pertsona fisiko eta juridiko pribatuek jaso ahal izango dituzte, baldin eta eskabidea edo eskabideak aurkezten diren egunerako euren errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate-egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira. Ondokoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta iparraldeko Euskal Herri Elkargoa.
2019-05-11-etik 2019-06-10-era