Enpresentzat diru-laguntzak langileak kontratatzeko (Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako diru-laguntzak)
Xedea: Tokian tokiko enpresek lan merkatu arruntean Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutako 20 langabetuen kontrataziorako laguntzen onarpenari buruz informazioa ematea.
Onuradunak (enpresak): Lan merkatu arrunteko edozein sektoretako enpresek parte har dezakete. Enpresa onuradunek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:
• Erakundeen helbide soziala Oarsoaldea eskualdean kokatua egotea.
• Enpresaren helbide soziala Oarsoaldea eskualdetik kanpo egonik, kontratazioa Oarsoaldea Eskualdeko lantoki baterako izatea.
• Egingo diren kontratazioak enpresaren jarduerarekin zuzenean erlazionaturiko postuetan izatea.
• Foru ogasunean zerga betebeharretan egunean egotea.
• Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorren betebeharretan egunean egotea.
Lehen aipatu ditugun irizpideak, oinarriak publikatzen direnetik hilabete bateko epean beteko ez balira, programaren onuradun Oarsoaldean helbide soziala ez duten erakundeak izan daitezke, beti ere, Oarsoaldean bizi diren langabetuak kontratatzen badituzte.
Erakunde onuradunek, dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte:
Eskaeraren tramitazioa: Oarsoaldea Garapen Agentzia
2017-11-17-etik 2017-12-31-era