AFI-MERKATARITZA (Inbertsiorako Finantza Laguntzak)

Azalpena

Inbertsiorako Finantza Laguntzak (AFI)

Xedea:

Programa honen helburua finantza-laguntzak ematea da, hain zuzen, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-, merkataritza- eta turismo-sektoreetan.

Diruz lagun daitezkeen proiektuak:

1.- Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak izango dira ibilgetu ez-material edota material berriak erostea, baldin eta enpresaren aktibo ez-arruntaren barruan sartzen badira eta kategoria hauetakoren bati badagozkio:

  •  206 Aplikazio informatikoak.
  •  210 Lurrak eta ondasun naturalak (turismo arlokoak izan ezik).
  •  211 Eraikuntzak.
  •  212 Instalazio teknikoak.
  •  213 Makineria.
  •  214 Tresneria.
  •  215 Beste instalazio batzuk.
  •  216 Altzariak (merkataritza eta turismo arlokoak bakarrik).
  •  217 Informazio-prozesuetarako ekipoak.
  •  218 Garraio-elementuak (turismo arlokoak bakarrik, eta beti ere ezinbestekoak badira proiektuaren osotasunerako).
  •  219 Bestelako ibilgetu materialak.


- Diruz lagundu daitezkeen finantza-eragiketak izango dira berariaz adierazten dutenak zirkulatzailea finantzatzeko direla, 2015ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31era formalizatutako 100.000 euroko polizen bidez industria-sektorean, 30.000 euroko polizen bidez turismo-sektorean eta 30.000 euroko polizen merkataritza-sektorean.

Onuradunak:

 

Onuradun izan daitezke baldintza hauek betetzen dituzten Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE):               

  • Industriaren, merkataritzaren, turismoaren eta nekazaritzako elikagaien industrien sektoreetakoak izatea.

             

  • Euskal Autonomi Erkidegoan jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea.

               

  • Laguntzaren xede diren inbertsio proiektuak Euskal Autonomi Erkidegoan kokatzea.

               

  • Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI, S.A. Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko dauzkaten betebeharretan.

Eskaera epea

2015-03-03-etik 2015-11-12-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : SPRI.