Programaren helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, kudeaketa aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz, hasierako kontraste baten bidez, eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuz.
Programa fase hauetan egituratzen da:
1. fasea. Hasierako kontrastea: Enpresek euren kudeaketari buruzko diagnostikoa egiten dute erreferentzia moduan Kudeaketa Aurreratuko Eredua erabiliz; ataza horiek kanpoko talde baten kontrastea dute.
2. fasea. Ekintza plana: Hasierako kontrastearen txostenaren aholkuetatik abiatuta enpresak Ekintza Plan bat egiten du. Plan horretan bi motatako ekintzak sar daitezke.
2 A fasea. Kudeaketa aurreratuko proiektuak. Fase honen helburua da proiektu pilotuak egitea kudeaketa aurreratuko metodologiak praktikan aplikatzeko, hasierako kontrastean antzemandako kudeaketa-esparru batean edo gehiagotan trebatu ondoren. Proiektu horiek enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagundu behar dute.
2B fasea. Kudeaketa aurreratuko finkatze proiektuak. Fase honen helburua da lehiakortasuna hobetzeko proiektu bat egitea, hasierako kontrastean edo ta Kudeaketa Diagnostikoan identifikatutako kudeaketa aurreratuko praktika bat finkatuz.
Onuradunak:
• 5 langile edo gehiagoko enpresak. (5-49 langile dituzten enpresetako eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatuko ditu eta 50 langile baino gehiago dituzten enpresetako eskaerak SPRIk kudeatuko ditu.)
• Jarduera hauetan diharduena: industria-erauzketa, eraldaketa, produkzioa, produktu-prozesuei lotutako zerbitzu teknikoak (aurrekoekin lotura dutenak), eta informazio- eta komunikazio-gizartearen esparruarekin lotutakoak.
• Egunean izatea Euskalitek egindako Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txostena, non gomendio gisa jasoko baita Kudeaketa Aurreratuko Finkatze Proiektu bat egitea identifikatu diren hobetu beharreko arloetako batean edo batzuetan.
• Gipuzkoan kokatuta egotea.
2019-03-05-etik 2019-09-27-era