Helburuak: Jakintza berri baliagarriak sortzea eta xedetzat izatea produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak sortzea, interes estrategikoa duten teknologiak txertatzea edo patente berriak eta oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresa berriak sortzea, interes estrategikoa duten industri ikerketako proiektu integratuak sustatuz, lagungarri izan daitezen enplegua sortzeko eta euskal produkzio-sarearen posizio teknologikoa hobetzeko.
Alde batera utzi gabe interes bereziko beste jardun-arlo posible batzuk, Euskadi 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2020 / RIS 3 Espezializazio Adimenduneko Estrategia Planean ezarritako lehentasunen barruan kokatuta egongo dira diruz lagun daitezkeen proiektu hauen jardun-arlo zientifiko-teknologiko estrategikoak:
a) Energia.
b) Manufaktura aurreratua.
c) Biozientziak eta osasuna.
a) Enpresa handiak eta ETEak.
b) Fundazioak eta enpresa-elkarteak, legezko forma edozein dutela ere.
2015-03-14-etik 2015-04-15-era