GIPUZKOA INDUSTRIA 4.0: Produktuen eta Zerbitzuen Garapena (I+G+B)

Azalpena

Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena (I+G+B)

Xedea: Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren merkatura zuzentzen diren produktu, teknologia edo aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak. Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena, hain zuzen, diru laguntza programa honen araudiaren 1. oinarrian azaltzen dena.
Hauekin lotutako produktu edo zerbitzuen garapena diruz lagundu daitezke:
- Negozio kudeaketa eta kontrola, eta negozio eredu berriak (serbitizazioa,...)
- Ekoizpen prozesuaren kudeaketa eta kontrola
- Bitarteko produktiboen garapena, Industria 4.0 produktuetarako
- Industria 4.0 produktuak.
- Konektagarritasuna eta mugikortasuna
- Zibersegurtasuna
- Big Data
- Konputazioa eta lainoa
- Errealitate handitua eta errealitate birtuala
- Robotika aurreratua
- Low-end eta embedded sistema eta sentsore adimendunak
- Ikusmen artifiziala, 3D ikuskapena eta neurtze aurreratua
- Fabrikazio gehigarria eta 3D inpresioa
- Prozesuen eta produktuen trazabilitate teknologiak

Laguntzen portzentajeak eta gehieneko zenbatekoak:

  • Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25
  • Enpresa ertaina bada % 35
  • Enpresa txikia bada % 45

Gehieneko zenbatekoa: 60.000 €.

Onuradunak:
- Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten enpresa eta ondasun erkidego gipuzkoarrak.
- Langile kopurua: gutxienez 10 pertsona lanaldi osoz, Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan izan ezik.

Eskaera epea

2019-03-05-etik 2019-04-03-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna