Geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programa
Diruz lagunduko diren jarduerak geotermia-instalazioetan: Geotrukaketa instalazio berriak. Beroa sortzeko ekipoak bero-ponpa geotermikoak tipifikazioaren arabera izango dira beroa ekoizteko (ur beroa, ur birberotua edo lurruna) eta/edo hotza.
Onuradunak: Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, Oinarri hauek arautzen dituen laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko, energiaren kontsumoa murriztea, geotermia aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez. Hala, energia berriztagarrien parte hartzea areagotuko da. Horretarako, onuradun izan daitezkeen pertsonen eskura jartzen dira zenbait diru baliabide, laguntzen programa honetan dauden energia jarduerak aurrera eraman ahal izateko.
2019-05-14-etik 2019-10-31-era