HEDATU - Teknologia eta Berrikuntza zabaltzeko proiektugintza

Azalpena

Hedatu

Azalpena

Helburu hauek dituzten  proiektuak eta jarduerak bultzatuko dira:

  •  Berrikuntzaren mezua hedatzea enpresaburuen artean eta enpresek hobeto ezagutu ditzatela zeintzuk diren zientziaren eta teknologiaren arloko garapen berriak, negozio-aukera berriak nahiz oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresa berritzaile berriak eta baita ere zeintzuk diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemak dituen gaitasunak Europarekin Teknologikoki Bat egiteko prozesuaren erronka zientifiko-teknologikoei aurre egiteko.
  • Zientzia-Teknologia-Berrikuntza kontzeptuak berekin dakartzan ondorioak helaraztea euskal gizarteari eta gizartea osatzen duten kolektibo guztiei. Informazio horri esker gizarte jantziagoa eta prestatuagoa eraikiko dugu, zeina gai izango baita gero eta azkarrago sortzen diren ezagutza zientifiko eta teknologikoen erronka berriak baliatzeko eta bere egiteko jakintzaren hainbat eremutan.
Diruz lagun daitezkeen proiektuak

Honako gai hauen komunikazio-ekintzak ezagutarazteko eta sustatzeko jarduerak edo ekintzak barne hartzen dituzten proiektuak:
 

  • Ezagutza zientifikoa eta teknologikoa.
  • Ikerketa zientifiko-teknologikoak sortutako berrikuntzak.
  • Berrikuntza Teknologikoaren Kultura hobeto baloratzea.
  • Euskal Herriaren irudi teknologikoa indartzea.
  • Enpresa-ekimena eta berrikuntza hobeto baloratzea (Berrikuntzak euskal enpresa-sektorearen lehiakortasunean izan duen garrantzia, batik bat, ETEak eta Mikroenpresak prozesu berritzailean murgiltzeko garatu diren ekintzak).
  • Oinarri zientifiko-teknologikoko enpresa berrien sorkuntza bultzatzea eta laguntzea (Kasu praktikoak ezagutaraztea).
  • Ikertzailearen zereginaren balorazio soziala, lan sektore hori erakargarriago egiteko eta goi-mailako ikertzaileak erakartzeko.
  • Ikerketako, Garapeneko eta Berrikuntzako jardueretan lorturiko emaitzak (Argitalpenak, Foroak, Jardunaldiak…) gizarteari helaraztea, gai horien inguruko sentsibilizazioa eta interesa areagotzeko.
  • Europarekin Teknologikoki bat egitearen garrantzi estrategikoa eta Instituzioen, Enpresen, Korporazio Teknologikoen eta Unibertsitateen parte-hartzearen garrantzia, erakunde horiek guztiek  behar bezala koordinatuta egon behar dutelarik I+G+b Nazioartekotzeko Proiektuak gauzatzeko Europar Batasuneko Programa Markoan.
Onuradunak
  • ETE
  • HANDIA
  • SEKTORE / ENPRESA ELKARTEAK
  • MIKRO
  • ZTBES
Zenbatekoa

Proiektu bakoitzak jaso dezakeen gehienezko diru-laguntzak ezingo du gainditu onartutako gastuen %90.

Diruz lagun daitekeen gastua

1.- Kanpoko aholkularitzaren eta antzeko zerbitzuen kostuak (erakunde parte-hartzaileetako langileak ez diren kolaboratzaileak eta proiektuaren espezializazio handiko zatien azpi-kontratazioa barne).

2.-Esplotazioko gastuak (materialen gastuak, alokairuak, hornikuntzakoak, bidaienak, etab.), Proiektuak zuzenean eragindakoak baldin badira. 

Eskaera epea

2011-12-31-etik 2012-03-30-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : SPRI.