GAITEK Programa - Produktu Berriak Garatzeko eta Oinarri Zientifiko eta Teknologikoko Enpresa Berriak Abian Jartzeko Proiektuak

Azalpena

Gaitek programa

Xedea:

Programaren helburua da :

  • Produktu berriak garatzeko proiektuak sustatzea. Produktu berritzat jo behar dira lehendik daudenak baino produktu hobeak eta produktu originalak garatzen dituztenak, betiere merkatuaren eta gizartearen eskaerei erantzun hobea emateko.
  • Halaber, programari beste helburu hau gehitu zaio: Oinarri Zientifiko eta Teknologikoko Enpresa Berriak Abian jartzeko Proiektuetarako laguntzak.

Diruz laguntzeko moduko jarduerak:
Laguntzak jasotzeko, urte honetan gauzatu edo garatutakoak izan behar dira jarduerak edo jarduketak.
I+G+Bko jarduera hauek izan daitezke diruz laguntzeko modukoak:

  • Bideragarritasun-azterlanak, industria-ikerketako proiektuen aurretik eginak, betiere azterlanaren kostua bakarrik estaltzen bada.
  • Industria-ikerketako proiektuak.
  • Bideragarritasun-azterlanak, garapen esperimentaleko proiektuen aurretik eginak, betiere azterlanaren kostua bakarrik estaltzen bada.
  • Garapen esperimentaleko proiektuak.

Onuradunak:

  • Enpresa handia
  • ETE (Enpresa Txiki eta Ertain)
  • Mikroenpresa
  • Sektore / enpresa elkarteak

Eskaera epea

2015-02-19-etik 2015-03-27-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : SPRI.