Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako diru-laguntzak. Indartu programa.
Xedea:
Agindu honen xedea lurralde-edukiko diskriminazio positiboko ahalegin bat ezartzea da, dela krisi ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako, dela garapena eragozten duen egiturazko hondatze-egoeran daudelako, langabezia-egoera larritasun handienarekin nozitzen ari diren eskualde jakin batzuetara bideratuta. Enpresentzako (handiak zein ETEak) itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean, Oiartzualdean eta Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerrietan enplegua sortzen duten aktibo-inbertsioak egiteagatik.
Erakunde onuradunak:
Agindu honetan jasotako diru-laguntzak enpresa hauek lortu ahal izango dituzte: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE),baldin eta erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak), hala nola, zerbitzu logistikoak ematen dituzten enpresak, garraioa izan ezik; horrez gain, diruz lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean, Oiartzualdean eta Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerrietan kokatu behar dira. Alde horiek Espainiarako 2014-2020 Eskualdeko Diru-laguntzen Mapa onesten duen Estatu Laguntzari buruzko Batzordearen 2014-05-21eko SA 38472 (2014/N) zenbakiko Erabakian identifikatuta daude. Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerrietan, 5.2 artikuluan aipatutakoak, bakarrik diruz-lagunduko dira Enpresa txiki eta ertainetan (ETEak) egindako inbertsioak.
2019-04-27-etik 2019-09-30-era