Azalpena
Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak
Xedea: 2019rako, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru?laguntzak ematea, hurrengo modalitateetan:
-
Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendari, aktore, ekoizle, gidoigile) nazioarteko zinemaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan beren filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean. Zinemaldi horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez bost herrialdetako lanak programatzea eta webgunea ingelesez izatea.
-
Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) literatura-alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.
Onuradunak: Pertsona fisikoak edo juridiko pribatuak
Eskaera epea
2019-04-23-etik 2019-10-31-era
Sailak
-
Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Azpisektorea
Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa