GAZTE LANGABEAK euskal enpresetan KONTRATATZEKO laguntza (Lehen Aukera programa)

Azalpena

Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntza. Lehen aukera programa.

Xedea:

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak):

- Enpresa pribatuek, praktiketako kontratuak eta/edo kontratu mugagabeak egiteagatik, beren forma juridikoa edozein izanda ere, banako enpresaburuek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, hala nola elkarteek eta fundazioek

- Diruz lagundutako kontratuak gauzatzearekin amaitzen diren enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzeagatik, edo/eta trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteagatik, 12. artikuluan araututako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren –Entitate Kolaboratzaileek

Eskaera epea

2018-12-29-etik 2019-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak
  • Sektorea: ENPLEGUA eta PRESTAKUNTZA
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : Lanbide.