TXEKINTEK / BARNETEKIN - Oinarri Teknologikoko Enpresak edo enpresa Berritzaileak Sortzeko Prozesuan laguntza (Enpresak Sortu eta Garatzeko Prozesuan laguntzeko programaren diru laguntzak)

Azalpena

Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza (Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren diru laguntzak)

Xedea:

  • TXEKINTEK (Ekintzailetza): Gipuzkoako enpresen sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa proiektu berriei laguntzea, eraldatzeko duten gaitasunaren eta balio erantsiaren arabera, eta aintzat hartuz, bereziki, ekonomia zirkularra eta sormen industria bultzatzen laguntzen duten horiek ekimen pertsonalaren ondorio izan.
  • BARNETEKIN (Barnekintzailetza): Gipuzkoako enpresen sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa proiektu berriei laguntzea, eraldatzeko duten gaitasunaren eta balio erantsiaren arabera, eta aintzat hartuz, bereziki, ekonomia zirkularra eta sormen industria bultzatzen laguntzen duten horiek barne ekintzailetza korporatiboaren ondorio izan.

Erakunde onuradunak:

  • TXEKINTEK (Ekintzailetza): Gipuzkoan erroldatuta dauden pertsona fisikoak eta Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.
  • BARNETEKIN (Barnekintzailetza): Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.

Eskaera epea

2019-03-28-etik 2019-10-17-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)