Industriako edo berari lotutako zerbitzuetako enpresa gazte berritzaile eta hazkunde-gaitasun handia dutenek EAEn gauzatutako enpresa-proiektuei laguntza emateko «MiniConnect» programaren araudia onartzeko dena
Helburua:
Programa honen helburua enpresa-proiektuak finantzatzea da; hain zuzen ere, industriako edo harekin lotutako zerbitzuetako enpresa gazte berritzaileek, hazkunde-gaitasun handikoek, EAEko Enpresa eta Berrikuntza Zentro baten babespean –16. artikuluan programa honen kolaboratzaile gisa agertzen diren zentroetako baten babespean– gauzatutako proiektuak.
Onuradunak:
Jarraian adierazitako baldintzak betetzen dituzten enpresa txikiek eskuratu ahal izango dituzte programa honek arautzen dituen diru-laguntzak:
– 50 langile baino gutxiago izatea.
– Urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
– Enpresak ez du 6 urte baino gehiagoko antzinatasuna izango, eta, horretarako, kontuan hartuko da diru-laguntzaren eskabidea egiten den unean 6 urte iragan ez izana, betiere, enpresa sortu zenetik.
– Enpresak 10 lanpostu berri sortu beharko ditu, gutxienez, proiektua garatu bitartean. Abiapuntuko datu gisa, azken 12 hilabeteetako batezbestekoa hartuko da aintzat.
– Arau honetan araututako diru-laguntzak jaso ahal izateko, enpresak berritzailea eta hazkunde-gaitasun handikoa izan beharko du. Enpresaren I+G gastuek bere ustiapen-gastu guztiaren % 5 izan beharko dute, gutxienez, diru-laguntza eman baino lehenagoko hiru urteetako batean, behintzat. Finantza-historiarik gabeko enpresa sortu berrien kasuan, I+Gko gastuek % 5ekoak izan beharko dute, gutxienez, unean uneko zerga-aldiko kontu-ikuskaritzarako.
.
2014-05-01-etik 2014-06-30-era