ENPRESA IDEIA bat garatzeko laguntzak EKINTZAILETZAKO TOKIKO PROIEKTUEN esparruan (Ekintzaileentzako Laguntzak)

Azalpena

Ekintzaileentzako Laguntzak

«ENPRESA-IDEIA» BAT GARATZEKO LAGUNTZAK, EKINTZAILETZAKO TOKIKO PROIEKTUEN ESPARRUAN

Xedea:

Ekintzailetzaren tokiko proiektuen esparruan, berariaz enpresa-ideiaren bat sortzen, aztertzen eta egituratzen diharduten balizko ekintzaileei 2018an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (ENPRESA-IDEIAK GARATZEKO LAGUNTZAK).

Diruz lagun daitekeen jarduera: Kapitulu honen babespean diru-laguntza jaso ahal izango da negozio-ideia bat aztertu eta garatzeko, edozein jarduera-adarretan eta arduraldi esklusiboko erregimenean, 5. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten sustatzaileen aldetik, betiere deialdi honen 3. artikuluan aipatutako erakunderen baten laguntzako eta/edo tutoretzako tokiko proiektuetan parte hartzen badute.

Onuradunak:

Pertsona ekintzaileak, negozio-ideia edo enpresa-proiektu bat dutenak, edozein jarduera-arlotan, eta proiektu hori aztertu eta garatu nahi dutenak, arduraldi esklusiboan, eta erakunde laguntzaile batek gainbegiratuta eta haren tutoretzapean, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak horretarako baimena aldez aurretik emanda.

Eskaera epea

2018-10-05-etik 2018-10-19-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)
  • Sektorea: ENPRESA TXIKIEI LAGUNTZA
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autenplegua-Mikroenpresak)
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : Lanbide.