GARAPEN JASANGARRIA sustatzen duten EKINTZAK diru-laguntzak

Azalpena

Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak  

Xedea:

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, beste toki-entitate batzuek, toki-erakunde autonomoek, tokiko garapen-agentziek eta tokiko merkataritza-sozietateek eska ditzaketen diru-laguntzen deialdia. Betiere, honako lerro hauekin bat etorriz:

a) Lurzoru kutsatuak. Lurzoruaren kalitateari buruzko ikerlanak, prebentzioa eta lehengoratzea egiteko lanak sustatzen dituzten ekintzak

b) Klima-aldaketa eta atmosfera. EAEn airearen kalitatea hobetzea sustatzen duten ekintzak, zarataren inguruko ekintzak, eta egoera arintzeko ekintzak (berotegi-efektuko gasen isurpen garbiak murrizteko ekintzak) eta egokitzeko ekintzak (klima-aldaketaren ondorioak murriztera bideratutako plangintza eta ekintzak).

c) Natura-ondarea eta biodibertsitatea. EAEko dibertsitate biologikoari eusteko eta berau leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak.

d) Ekonomia zirkularra. Hondakinak ez sortzeko– batik bat jakiak alferrik ez galtzeko eta biohondakinak ez eragiteko– ekintzak.

e) Jasangarritasunerako hezkuntza. Eskolako 21 Agenda eta Tokiko 21 Agenda koordinatzea sustatzen duten ekintzak.

Onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, beste toki-entitate batzuk, toki-erakunde autonomoak, tokiko garapen-agentziak eta tokiko merkataritza-sozietateak.

Eskaera epea

2018-06-15-etik 2018-09-14-era

Sailak

  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena