NETs
Helburuak: Ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko jardueretarako laguntzak, Oinarri Zientifiko eta Teknologikoa duten Enpresa Berriak Merkaturatzeko Proiektuak egiteko laguntza-programa baten bitartez.
Diru-laguntzak lortu nahi dituzten proiektuek koherentea den I+G+B-ko jarduera sorta bat barne hartu behar dute eta merkaturatu daitekeen ezagutza erabiltzera edo sortzera orientatuta egongo dira, honako elementu hauek uztartuko dituzten enpresa berriak sortzeko:
1. Jarduerak edo merkataritza garatzea jakintza zientifiko eta teknologiko handia eskatzen duten produktuekin eta zerbitzuekin.
2. I+G+B-ko jardueren garatze-maila handia.
3. Jabetza intelektualaren eskubideak baliatzea, enpresak berak sortuak edo lizentzia esklusiboen bitartez erosiak, negozioarentzat funtsezkoa izango den lehiakortasun-abantaila gisa.
4. Kalifikazio handiko langile zientifikoek eta teknologikoek aktiboki parte hartzea enpresaren garapenean.
1. Proiektuak banaka egin daitezke edo lankidetzan, bi onuradun edo gehiagoren artean.
2. Hauek dira diruz lagun daitezkeen I+G+B-ko jarduera hautagarriak:
ERAKUNDEEK:
1. Legez kontrakoa eta bateraezina den zerga-laguntzarik jaso ez izana, edo, laguntza bat edo gehiago jaso izanez gero, behar bezala ordaindu izana.
2. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak zuzenean garatzea.
3. Bermatu behar da proiektuaren gastuen %25 gutxienez norberak ordainduko duela.
4. Berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun nahikoa izatea, eta diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo beste erakunde publikoren batekin kontratuak egiteko gaitasun gabetzerik ez izatea.
Proiektuak:
1. Diruz lagundutako proiektuek EAEn gelditu beharko dute gutxienez 5 urteko epean.
LANKIDETZAN EGINDAKO PROIEKTUEK:
1. Gutxienez bi enpresak bete beharko dute Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruaren 5.1.3.b.i) atalean adierazitakoa, zeinak baldintza hauek ezartzen baititu:
Ezein enpresak ez du ordainduko lankidetza proiektuen kostuen (diru-laguntza jaso dezaketenak) % 70 baino gehiago.
Proiektuak gutxienez ETE baten lankidetza eduki beharko du, edo bestela lankidetzak mugaz haraindikoa izan beharko du, hau da, ikerketaren eta garapenaren jarduerak gutxienez bi Estatu kideren artean gauzatu beharko dira.
2014-01-01-etik 2014-02-28-era