Ekintzaile
Enpresa proiektu berrientzako finantza laguntzak, baldin eta industri arloko proiektu berritzaileak edo horiekin lotutako zerbitzuetakoak badira. Proiektu horiek EBZ baten laguntza izango dute ideia heltzeko eta enpresa martxan jartzeko faseetarako. Bi laguntza mota emango dira:
1.- Pertsona edo talde sustatzailearentzako LAGUNTZA PROZESURAKO DIRU-LAGUNTZAK, ideia heltzeko eta Enpresa Plana egiteko prozesuan zehar eta proiektua martxan jarri arte. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira.
2.- Enpresa Plana gauzatzeko behar diren inbertsioetarako FINANTZAKETA LAGUNTZAK; izan ere, Luzaro Kredituaren Finantza-etxearekin hitzartutako hitzarmenaren arabera formalizatuko diren maileguen finantzaketa kostua gutxituko da.
2015-01-01-etik 2015-12-31-era