Literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak. Euskarazko literatura-argitalpenak
Xedea:
Diru-laguntzen helburua da 2018. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordaintzea.
Onuradunak:
Deialdi honetan finkatutako betebeharrak betetzen dituzten argitaletxeek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak. Argitaletxetzat hartuko dira bakarrik, 2016. urtetik 2017. urtera bitartean gutxienez hiru egileren bost liburu argitaratu dituzten merkataritza-erakunde pribatuak edo pertsona fisikoak. Erakunde pribatuen kasuetan, bere gizarte xedearen barruan argitalpengintza izatea, eta pertsona fisikoentzat jarduera ekonomikoen zergako edizio-jardueretarako epigrafean alta izatea. Ez dira emango diru-laguntzak, elkarteek eta fundazioek aurkeztutako eskaerei.
2018-03-06-etik 2018-04-12-era