MUSIKA JARDUERA PROFESIONALETARAKO diru-laguntzak

Azalpena

Musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak 

Xedea:

Deialdi honetan laguntza modalitate hauek kontenplatzen dira:

II. kap.: Musika sorkuntza

III.kap.: Musika partituren edizio inprimatuak.

IV. kap.: Banakako musika-proiektuak.

V. kap.: Musika-ekimen enpresarialak. 

Onuradunak:

Musika sortzeko modalitatea: Euskadin jaioa izatea edo deialdi hau indarrean jartzen denean administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

Beste modalitateetan baldintza bi hauek bete behar dira:

Helbidea edo sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herrian jaio edo bizi diren musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.

Jarduera ekonomikoen zergako dagokion epigrafean altan egotea eta, pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin. 

Eskaera epea

2011-06-07-etik 2011-07-06-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Azpisektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa