INGURUMENA BABESTEKO INBERTSIOAK egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzak (Prozedura Arrunta eta Erraztua)

Azalpena

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzak 

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egitera sustatzea.
 
Diruz laguntzeko moduko lerroak:
1.– Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.
2.– Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.
3.– Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.
4.– Hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:
a) Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.
b) Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.
c) Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsatzen dutenei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.
d) Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.
e) Inbertsioa teknikaren egungo egoeratik harago joango da.
5.– Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, ezin bada identifikatu zein den kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioaren arabera.
6.– Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako (bakarrik prozedura erraztuan).
 
Onuradunak: Industri jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazteko asmoko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen diren zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko. 

Eskaera epea

2019-06-19-etik 2019-07-19-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena