a) Urteko kudeaketaren plangintza eta planaren ezarpena.
b) Ordezkaritza handiena duten gizarte-ekonomiako erakundeek aldez aurreko derrigorrezko azterlan ekonomiko eta finantzarioa egitea, haien erakunde elkartuei bermeak emateko.
c) Kostua kalkulatzeko eta kontrolatzeko metodoak egin eta ezartzea, edo aginte-taula oso bat ezartzea, Euskadin ordezkaritza duten erakundeen aldetik euren elkartuei eman beharreko zerbitzuen antolakuntzatik eratorriak, legeak eta/edo estatutuak betetzeko.
d) 2018ko ekitaldian gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko laguntzen programan onuradun diren 10 langiletik beherako kooperatiben eta lan-sozietateen merkataritza-kudeaketarako berariazko aholkularitza.
e) Zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko plantzat hartzen diren ekintzak egitea. Gomendio zehatzak jasoko ditu enpresaren lehiakortasuna hobetzeko eta, hala badagokio, finantzaketa lortzeko.
1.– Agindu honetako 2.1.a), b), d) eta e) artikuluan bildutako jarduerak egiteko laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten kooperatiba eta lan-sozietateek lor ditzakete (azken urteotan sortu edo eraldatu badituzte), baldin eta erakunde aholku-emaile edo ordezkaritza duen gizarte-ekonomiako erakunde baten aholkularitza badute eta kudeaketarako tresna horiek ezartzeko laguntza publikorik jaso ez badute lehendik. 2.1.e) atalean zehaztutako jarduerei dagokienez, beharrezkoa da kooperatibek eta lan-elkarteek hamabost urteko antzinatasuna izatea edota enpresaren eraldaketa tarte horretan eman izana.
2.– Gizarte-ekonomiako enpresak ordezkatzen dituzten elkarteak erakunde onuradun gisa hartu ahal izango dira. Horretarako, euren enpresentzat baterako eskaera aurkeztu beharko dute, 2.1 artikuluaren a), c), d) eta e) ataletan jasotako kudeaketa-tresnetakoren bat egiteko. Kasu horretan, diruz lagundutako jarduera egiteak doakoa izan beharko du diruz lagundutako jarduerak jasotzen dituzten erakunde elkartu edo federatuentzat, eta elkarte eskatzaileak berak ordainduko du administrazioak bere gain hartu ez duen kostua.
3.– 2.1.e) artikuluan jasotakoaren ondorioetarako, honako egoera hauetan dauden enpresak hartuko dira zailtasunak dituzten enpresatzat: gero eta galera-maila handiagoa, negozio-bolumena murriztea, izakinak gehitzea, gehiegizko gaitasuna, autofinantzaketarako marjina gordina gutxitzea, gero eta zorpetze handiagoa, finantza-gastuak handitzea, eta aktibo garbia ahultzea edo desagertzea.
4.– Agindu honetako 2.1.b) artikuluan bildutako jardueretarako laguntzak gizarte-ekonomiako enpresen elkarteek lor ditzakete.
2018-08-02-etik 2018-09-15-era