GIZARTE EKONOMIAKO ENPRESETAN BAZKIDEAK SARTZEKO laguntzak

Azalpena

Gizarte Ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak

Xedea:

a) Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara sartzea, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

b) Besteen konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

c) Desgaituak bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea.

d) Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titularrak nekazaritza-kooperatibetan sartzea, bazkide gisa.

Onuradunak:

– a), b) eta c) artikuluetan adierazitako kasuetan, eskubide osoarekin bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe moduan sartzea, 2017ko abuztuaren 23tik agindu hau EHAAn argitaratzen den egunera arteko egunen batean, bi egun horiek ere barnean direla.

– d) artikuluan ageri den kasuan, eskubide osoarekin bazkide mugagabe moduan sartzea, 2017ko abuztuaren 23tik agindu hau EHAAn argitaratzen den egunera arteko egunen batean, bi egun horiek ere barnean direla.

Eskaera epea

2018-07-06-etik 2018-08-06-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak