BERRIKER programa - Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa (Berriker programa).

Xedea:

EAEko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza piztu eta bultzatzeko laguntza hauen helburua sektore hauen eraginkortasuna areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta haien arteko elkarlana bultzatzea da.

Onuradunak:

II. eta V. kapituluetan jasotako diruz laguntzeko moduko jardueren kasuan, onuradunak nekazaritzaren, elikagaien edo arrantzaren sektoreetakoak izango dira. Honako hauek izan daitezke:

- Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera.

– Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak. V. kapituluan aurreikusitako jardueren kasuan, enpresa handiak enpresa txikiarekin edo ertainarekin elkarlanean jardun beharko du, 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Batzordearen Gomendioan ezartzen denaren arabera, laguntza eskatzeko xede izan den jardueran, baldin eta enpresa txikiak edo ertainak bere gain hartzen badu finantzarioki diruz laguntzeko moduko guztizko kostuen % 30.

VII. kapituluan aurreikusitako diruz laguntzeko moduko jardueren kasuan, onuradunak nekazaritzaren, elikagaien edo arrantzaren sektoreetakoak izango dira, eta Tokiko Ekintza Talde batean bildutako Landa Garapeneko Elkarteak eta nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak izan daitezke, baldin eta pertsona horien artean nekazaritzako produktoreak diren bi kide gutxienez biltzen badituzte, eta beren asoziazioak; kooperatibak, nekazaritzako profesionalen elkarteko kideak; nekazaritzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriak eta beren asoziazioak; zentro teknologikoak, ikerketa-zentroak eta unibertsitateak.

Eskaera epea

2014-09-02-etik 2014-10-01-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak