ERAIKAL Programa (Bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzeko eta hobetzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa sustatzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko diru-laguntzak)

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzeko eta hobetzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa sustatzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko 2017rako diru-laguntzak (Eraikal 2017 programa)

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

I. lerroa: Honako alderdi hauei dagozkien berrikuntza arloko proiektu edo ikerketak:

- Bizitegi-eraikingintzaren kalitatea, funtzionalitateari, arkitekturari eta eraikuntzari dagokienez:

  • Obra berria: EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) aplikatzea, proiektuaren kontrola, obraren gauzapena eta zerbitzuko probak. Eraikinen energia-eraginkortasuna. Kostuen kudeaketa eta programazioa. Irisgarritasuna eta soluzio domotikoak ezartzea.
  • Lehendik eraikita zeuden eraikinak: Eraikinen kontserbazio-egoera, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT), eraikinaren patologia, birgaitzea, erabilera nahiz mantenua eta balio-bizitza. Eraikinen energia-eraginkortasuna. Obraren eta proiektuaren kalitatearen kontrola. Kostuen kudeaketa eta programazioa. Irisgarritasuna eta soluzio domotikoak ezartzea. Ondarearen kontserbazioari eta babesari buruzko azterlanak eta birgaitzearekin, energia-eraginkortasunarekin eta irisgarritasuna hobetzearekin bateragarriak ote diren aztertzea, dela araugintzaren aldetik, dela alderdi operatiboan.
  • Industrializazioa. Eraikinen jasangarritasun, funtzionaltasun, malgutasun eta espazio arloko prestazioen ebaluazioa.

- Kudeaketaren kalitatea hobetzeari eta kalitatea ezartzeari buruzko ikerketak eta Eraikuntzaren Informazioaren Modelatzea.

- Obretako lan-arloko segurtasun eta osasunari buruzko ikerketak.

- Eraikinen instalazioei buruzko ikerketak.

II. lerroa: Erreminta informatikoak, dibulgazio-kanpainak eta trebakuntza-jardunaldiak eta -ikastaroak garatzea, aurreko atalean aurreikusitako auziekin lotuta egiten direnak.

III. lerroa: Kudeaketa-sistemak ezartzea eta egiaztatzea, honako jarduera hauetakoren batekin loturik: 

a) Honako arau hauetan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezartzea, ziurtatzea eta integratzea: ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 14006 Normalizazioko Nazioarteko Arauak; UNE 166002 Espainiako Araua; EMAS; OHSAS 18001 Industria Segurtasuneko eta Osasun Okupazionaleko ebaluazioa-araua.

b) «Entsegu-laborategien gaitasunerako baldintza orokorrak» izeneko ISO/IEC 17025 eta «Ikuskatze-lana egiten duten hainbat motatako erakundeen funtzionamendurako irizpide orokorrak» izeneko ISO/IEC 17020 normalizazioko nazioarteko arauetan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezartzea eta egiaztatzea. 

c) Jasangarritasuna hobetzearen ziurtapena, bizitegi-eraikuntzako obra batean aplikatuta, Espainiako Estatuaren barruan egokitutako nazioarteko errekonozimendu-ziurtagiriren baten bitartez: SGBCren LEED, Spain Green Building Council, Passivhaus, Breaam ESren BREEAM, GBCEren Ziurtagiri Berdea; eta aurreko baldintza egiazta dezaketen guztiak.

Onuradunak: Bizilekuen eraikuntzaren eta hiri-habitataren sektorekoak diren enpresak eta profesionalak.

Eskaera epea

2018-09-14-etik 2018-10-15-era

Sailak

  • Sektorea: ERAIKUNTZA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza