FINANTZA-PRESTAKUNTZA eta TUTORETZA emateko laguntza ("MiniResiste" plana)

Azalpena

Industria, Merkataritza eta Turismo sektoreetako enpresei finantza-prestakuntza eta tutoretza emateko laguntza programa

Helburuak: Egoitza soziala Euskal Autonomi Erkidegoan duten eta gehienez 50 langile dituzten enpresei edo autonomoei prestakuntza eta euskarria ematea finantza-kudeaketaren arloko gaitasuna eta esperientzia hobetzeko. Horretarako, finantza esparruko aholkularitza enpresak kontratatuko dira, autonomo eta enpresek prestakuntza, tresnak eta baliabideak izan ditzaten etorkizun hurbilean finantza-kudeaketa onena egiteko. Programak ondokoak emango dizkie enpresei:

  • Prestakuntza teorikoa
  • Prestakuntza teorikoa praktikan jarri ahal izateko prestakuntza praktikoa
  • Aholkulari/tutoreen laguntza enpresei eguneroko finantza kudeaketari buruzko aholkularitza emateko

Nori zuzendua: Industria, Merkataritza eta Turismo sektoreetako gehienez 50 langileko enpresak eta autonomoak, baldin eta egoitza soziala Euskal Autonomi Erkidegoan badute 

Eskaera epea

2011-07-04-etik 2011-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : SPRI.