ERREPIDEKO GARRAIO PUBLIKOAN TEKNOLOGIA BERRIEN eta SEGURTASUNAREN SISTEMAK ezartzeko diru-laguntzak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa

Xedea:

Autobusetan egiten den bidaiarien garraio publikoa eta salgaien garraio publikoa, erabiltzaileei eskaintzen zaien kalitatea areagotuz, modernizazioa sustatzea. Era berean, garraio sektorean kudeaketa -eta merkaturatze-sistemak hobetu nahi dira, eskaintzen den zerbitzuaren gardentasunaren mesedetan.

Onuradunak: Legez gaitutako pertsona fisikoak edo juridikoak. 

Eskaera epea

2019-06-18-etik 2019-07-17-era

Sailak

  • Sektorea: GARRAIO Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak