Azalpena
Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan kalitatezko kudeaketarako eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzeko laguntza-programa
Xedea: Salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren zerbitzua emateko garaian segurtasuna, kalitatea, gardentasuna eta bizkortasuna handitzea eta, aldi berean, ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen jarduerak, lehengaiak eta zerbitzuak kontrolatzeko mekanismoak ahalbideratzea ingurumenaren arloan indarrean dauden arauak betez, horrekin garraio-sistema iraunkor bat erdiesten laguntzen delarik.
Onuradunak: Agindu honetan araututako laguntzak arestian diruz lagundu daitezkeen ekintzen bat egiten duten legez gaitutako pertsona fisiko eta juridikoak jaso ahal izango dituzte.
Eskaera epea
2019-06-18-etik 2019-07-17-era
Sailak
-
Sektorea: GARRAIO Sektorea
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza